Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean
Torreagako BOE etxebizitzen eraikuntzarekin lotutako hitzarmenari behin betiko onarpena emango diote; Zumaiako Udala eta Sukia enpresa eraikitzailearen arteko hitzarmena izango da, honakoa baita etxebizitza-blokea eraikiko duena.
Ostegun arratsalde honetan (urriak 2) ezohiko osoko bilkura egingo du Zumaiako udalbatzak. Bi gai aztertuko dituzte:
-
Torreaga 12 hirigintza eremuko babes ofizialeko 46 etxebizitza, 17 trasteleku eta garajeen zozketa eta esleipenerako oinarriak jasotzen dituen Zumaiako Udala eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SL-ren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena ematea
-
2025eko aurrekontuari dagokion 19. kreditu aldaketa onartzea, hala badagokio
> Ezohiko osoko bilkura: 2025/10/02
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Gaur arratsaldean egingo dute abenduko ohiko osoko bilkura 2025/12/18
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03



