Ezohiko osoko bilkura izango da datorren asteartean (ekainak 27), udal osaketari lotutako gaiak lantzeko
Osoko bilkura 18:00etan hasiko da, udaletxean.
Kargu hartzeko plenoaren ondoren, 2023-2027 agintaldiko lehenengo osoko bilkura izango da datorren asteartean egingo dena. Udal osaketari lotutako gaiak aztertuko dituzte, hala nola: ohiko osoko bilkuren egutegia, informazio batzordeen araubidea eta eraketa, udal korporazioko kideen dedikazioaren araubidea eta ordainsariak, gainontzeko instituzioetarako ordezkarien izendapenak, edota alkateordeen izendapenak.
> Deialdia
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Gaur arratsaldean egingo dute abenduko ohiko osoko bilkura 2025/12/18
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03



