Forondako ikastaro batzuetan izena eman daiteke oraindik

2019/09/18

Kurtso berriko ikastaroetako talde batzuetan tokia dago oraindik, eta kasu horietan izen emateko aukerak irekita jarraituko du. Beteta dauden taldeetan itxaron zerrendan eman daiteke izena.

Urriaren 7an hasiko dira Forondan egiten diren ikastaroak. Atzo bukatu zen izena emateko epea, baina talde batzuetan tokia gelditu denez, ikastaro horietan izena emateko aukerak irekita jarraituko du. Beteta dauden ikastaroen kasuan, itxaron zerrendan izen emateko aukera egongo da.

Jarraian aipatzen ez diren ikastaroak ez dira egingo, talderik osatu ez delako.

 Ondorengo ikastaroetan dago tokia:

  • PLASTIKA TAILERRA haurrentzat. Astelehenetan 17:00-18:30 urritik maiatzera

  • EGUR TAILA Astearteetan 18:00-20:00 urritik maiatzera

  • OINARRIZKO GENEALOGIA Asteazkenetan 18:30-20:00 Alondegian urritik abendura. Tablet edo ordenagailua norberak ekarri behar du.

  • TAICHI ASTEAZKENA (Carli). Asteazkenetan 18:30-20:00 urritik maiatzera

  • PINTURA TAILERRA 15:00-16:30 (astearteetan eta ostegunetan) urritik maiatzera

  • PINTURA TAILERRA 18:30-20:00 (astelehenetan eta asteazkenetan) urritik maiatzera

 

Beteta dauden taldeetan itxaron zerrendan eman daiteke izena:

  • PLASTIKA TAILERRA haurrentzat. Asteazkenetan 17:00-18:30 urritik maiatzera

  • TAICHI ASTELEHENA (Viola). Astelehenetan 17:45-19:15 urritik maiatzera

  • ZERAMIKA TAILERRA 18:30-20:00 astearte eta astezkenetan + tailer orduak. Urritik maiatzera

  • OINARRIZKO ZERAMIKA 17:30-18:30 astearte eta asteazkenetan. Urritik abendura

  • YOGA 10:00-11:30 (astelehen eta asteazkenetan)

  • YOGA 18:30-20:00  (astearte eta ostegunetan)

  • CONTROL MENTAL ostegunetan 18:30-20:00, urriaren 10etik azaroaren 28ra

 

IZEN-EMATEAK: Alondegia Kultur Etxean 09:30- 14:00 943861056 kulturetxea@zumaia.eus