Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da
Aurtengo Gabonetan ere herritarren parte hartzea eskatzen duten ekitaldiak izango dira: jaiotza, erregeentzat karta-jasotzea eta kabalgatak. Izen-ematea azaroaren 12ra arte egongo da zabalik.
Erregeentzako karta-jasotzea eta kabalgata egingo dira aurtengo Gabon jaietako ospakizunetan. Ohikoa denez, Zumaiako Udalak herriko elkarteen laguntza eskatzen du ekitaldi horiek aurrera eramateko.
Herriko talde eta norbanako ugarik hartu izan dute parte, baina antolaketan laguntza eskainiko duen talde handi baten beharra ere badu Kultur Sailak. Lan guztiak Kultur eta Turismo sailetako ordezkariekin batera zehaztu eta burutuko dira.
Laburbilduz, lankidetza beharko da honako ekitaldietan:
- Abenduaren 24an: arratsaldean Jaiotzan
- Urtarrilaren 4an: Erregeen pajeekin batera haurren kartak jasotzean
- Urtarrilaren 5an: Jaiotza Eusebio Gurrutxaga plazan, eta Kabalgataren prestaketa eta ibilbide osoan laguntza.
Izen-ematea
Izena eman nahi dutenek azaroaren 12ra bitartean izango dute aukera, Alondegia kultur etxean, 943 86 10 56 telefonoan edo kultura@zumaia.eus helbidean.
Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.
Nor aurkez daiteke?
Zumaiako herriaren edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak.
Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean dirulaguntzak emateko onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).
Albiste erlazionatuak
Festak
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Salgai daude santelmoetako esku pilota jaialdi profesionalerako sarrerak 2025/03/26
- Olarro Egunerako dena prest 2024/09/02
Parte hartzea
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Urriaren 5ean izango da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa 2025/03/03
- Olarro zopa egiteko dauden arazoei irtenbidea bilatzeko prest dauden herritarrekin harremanetan jarri nahi du Zumaiako Udalak 2025/02/27
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09