Hasi da hondartza denboraldia
Gaurtik hasi eta irailaren 15era bitartean, sorosleak egunero egongo dira Zumaiako hondartzetan, 10:30etik 20:00etara bitartean. Zumaiako Udalak hondartzetan arduraz jokatzeko eta ingurunea zaintzeko eskatzen die herritarrei eta bisitariei.
2022ko hondartza denboraldia ekainaren 15etik irailaren 15era izango da Zumaian. Pandemia egoeran hartutako salbuespenezko neurriak bertan behera geldituko dira aurtengoan, baina bestelako aldaketa eta irizpideen berri eman du Udalak.
Honakoak dira hondartza denboraldiko aldaketa eta irizpide nagusiak:
- Sorosle zerbitzua martxan, egunero 10:30etik 20:00etara. Hondartzako segurtasuna bermatzeko horien jarraibideak errespetatzea ezinbestekoa da. Sorosleak ez dauden orduetan herritarren ardura izango da arduraz jokatzea.
- Toldo zerbitzurik ez da izango aurrerantzean. Itsas maila gorantz doa azken urteotan, eta marea igotzean hondartzan leku gutxi gelditzen da. Hondartzaren erabilera ahalik eta handiena izan dadin, eta erabilera publikoa bermatzeko asmotan, toldo zerbitzurik ez da izango aurrerantzean.
- Hondakinak hondartzen kanpokaldeak utzi beharko dira, behar bezala banatuta. Edukiontziak hondartzen sarrera eta irteeran kokatuta egongo dira, eta herritarren ardura izango da hondartzako egonaldian sortutako hondakinak berekin eramatea, eta sarreran kokatutako edukiontzietan behar bezala banatuta botatzea.
- Ibaian bainua hartzeko eremuak eta gomendioak. Urola ibaian bainua hartzeko hiru eremu baliztatuko ditu Udalak, eta ibaia erabiltzeko gomendioak jasotzen dituen eskuorriak banatuko ditu. Hurrengo asteetan baliztatuko ditu eremuak.
- Itzurun eta Santiago, kerik gabeko hondartzak. Iaz jarri zen abian egitasmoa, proba piloto moduan. Aurten ere, hondartzetan ez erretzeko gomendio egiten dute Foru Aldundiak eta Udalak, herritarren osasuna eta ongizatea sustazeko helburuarekin. Horrez gain, hondartzan zigarrokinik ez gelditzea da helburua.
-
ISO 140001 ingurumen ziurtagiridun hondartzak. Aurten ere hondartzeko ingurumen kudeaketa sistemari dagokion ziurtagiriak mantenduko dituzte Zumaiako bi jondartzen.
Aurten ez da hondartzetako betetze maila neurtuko, baina NikHondartza aplikazioak indarrean jarraituko du, herritarrek hondartzan zenbat jende dagoen kontsultatu ahal izan dezan. Horrez gain, ohi moduan, Itzurungo hondartzako webcama ere martxan dago.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Zumaiako hondartzetan agertutako salpa organismoek ez dute eragin kaltegarririk pertsonengan 2022/07/15
- Urola ibaian bainua hartzeko hiru eremu baliztatuko ditu Udalak 2022/07/06
- Bainua hartzea baimenduta Santiago hondartzan eta errioan 2022/06/30
- Bainua debekatuta Santiago hondartzan eta errioan 2022/06/28
Ingurumena
- Zuhaitz Egunaren barruan, Santiagoko dunetan arteak landatuko dituzte igande honetan 2023/03/09
- 'Euskara, bestela ez gara' zikloa asteazken honetan abiatuko da 2023/02/13
- Zumaiako udal baratzeak erabiltzeko eskaera egiteko epea zabalik, otsailaren 13ra arte 2023/02/07
- 5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko 2022/12/16