Hasi dira Kofradiako estalapea konpontzeko lanak
Terrazaren egitura eraitsiko da lehenengo, eta, ondoren, gaur egungo estalapearen erreprodukzioa eraikiko da. Ondo bidean, 2023ko santelmoetarako zabalik egongo da aterpea.
2022ko santelmoetan estalapearen zutabeetako bat kaltetuta zegoela ikusirik, herritarren segurtasuna bermatzeko, estalape osoa habetu zuen Udalak. Uda garaian Kofradiako terrazaren egoeraren azterketa egin zuten udal teknikariek, eta egituraren egoera kaltetuta zegoela ikusita, estalapea eraitsi eta berreraikitzea erabaki zen. Hori horrela, oinarrizko proiektua eta exekuzio proiektua eskatu zituen Udalak.
Datozen hilabeteotan estalapea berreraikitzeko lanak egingo ditu Lurkide Hondalana enpresak. Eraikinak herritarrentzat duen balorea ikusita, gaur egungo estalapea erreproduzituko da. Ondo bidean, 2023ko santelmoetarako amaituko dira lanak. Udalak 77.680 euro erabiliko ditu obra egiteko.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Kaleko argiteriaren eta semaforoen energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak martxan daude 2023/02/01
- 'Terrazen ordenantza' berria, IV. Berdintasun Plana eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ekintza plana onartu dituzte urteko azken udalbatzan 2022/12/23
- Udala Larretxoko bizilagunekin bildu da, auzoaren irisgarritasunarekin lotutako neurriez aritzeko 2022/12/01