San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan
San Juan egoitzako irisgarritasuna hobetzeko pasarela luzatzeko lanak hasiko ditu Foru Aldundiak asteazken honetan, urriaren 15ean. Proiektuak herrigunea eta egoitza lotzen dituen ibilbide publikoaren jarraipena egingo du, ingurunea egokitu eta irisgarritasuna bermatzeko helburuarekin.
Pasabidearen luzapena 2019an egindako irisgarritasun-proiektuaren jarraipena izango da. Garai hartan Eusebio Gurrutxaga plaza eta San Juan Egoitza lotzeko lehen fasea egin zuten: igogailua eta zubia eta plazatxo berria, herrigunea eta egoitza arteko irisgarritasuna hobetuz. Orain, ibilbide hori osatuko da, pasabidea San Juan egoitzaren gainontzeko guneetara luzatuz eta bide jarraitu eta irisgarri bat eskainiz.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatuko du, San Juan egoitzaren berritze integralaren testuinguruan. Izan ere, datozen urteetan egoitza osoa eraberritzeko asmoa dago: mojen eraikina eraitsiko da eta instalazio guztiak egungo araudietara egokituko dira, adinekoentzako espazio modernoago eta irisgarriago bat sortzeko helburuarekin. Pasabidearen luzapenak, bada, moldaketa orokor bati erantzuten dio.
Obrak direla-eta, hurrengo hilabeteotan tartekako trafiko aldaketak egongo dira San Jose auzune inguruan. Halako aldaketak garaiz jakinaraziko zaizkie bizilagun guztiei.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Zaintza
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
Auzoak
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak, asfaltatze lanengatik 2025/11/15
Zumaia bizitzeko da
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09



