Hazilan ekimenean izena eman daiteke abenduaren 20ra bitartean

2019/12/17

Urtarrilean abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren bederatzigarren edizioa eta zabalik dago izen-ematea abenduaren 20ra bitartean.

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko pertsonentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute. Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Xehetasun guztiak eskuragarri daude, hemen 

Argibideak eta izen-ematea: abenduaren 20ra bitartean

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan

Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu,  bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Argibideak jasotzeko: