Herriko elkarteei deialdia, Hiru Erregeek Zumaiara egingo duten bisitan laguntzeko
Zumaiako Udaleko Kultur sailak herriko elkarteei dei egiten die urtarrilaren 5ean Aitzuri pilotalekuan egingo den ekitaldian laguntzeko. Abenduaren 19ra bitartean eman ahal izango dute izena elkarteek.
Zumaiako Udaleko Kultur sailaren oharra:
Aurtengo urtea oso berezia da, eta ezin ditugu gauzak guk nahi bezala egin, ez ohiko moduan. Hala ere aurtengo gabonetan herriko txikienentzat Erregeen etorrera ospatzeko asmoa du Zumaiako Udalak.
Urtarrilaren 5ean ekitaldi bat antolatuko da Aitzuri pilotalekuan, arratsaldean zehar hainbat saio labur eskainiz.
Ekitaldi hau aurrera eramaten herriko talde eta norbanako ugarik hartzen dute parte, baina antolaketan laguntza eskainiko duen talde handi baten beharra ere badugu.
Lan guztiak kultur eta turismo sailetako ordezkariekin batera zehaztu eta burutuko dira.
Lankidetza beharko da:
- Urtarrilaren 5ean, arratsaldean zehar Aitzurin sortuko den ikuskizunean: eremua antolatzen, ikusleen bisitak bideratzen eta jende pilaketak ez sortzeko beharrezko neurriak hartzen.
- Elkarte laguntzaileak gutxienez 20 lagun izan beharko ditu hilaren 5ean lanerako prest, guztiak ere adinez nagusiak.
IZENA EMATEKO EPEA: abenduaren 19a, Alondegia kultur etxean. kulturetxea@zumaia.eus
Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.
Nor aurkez daiteke?
Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak.
Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



