Hiru kirol proba herrikoi jokatuko dira Zumaian eguberrietan
Abenduaren 24ean areto futbol txapelketa azkarra jokatuko da, abenduaren 26an xake txapelketa, eta abenduaren 31n X. San Silvestre Lasterketa. Dagoeneko izena eman daiteke hiru probetan.
Gabonen bueltan hiru kirol proba herritar jokatuko dira herrian. Izen ematea doakoa da hiru txapelketen kasuan.
Ondorengo lerroetan txapelketen inguruko informazio guztia aurkituko duzu:
Areto futbol txapelketa
Abenduaren 24ean, asteartean, jokatuko da sariketa Lubaki Kiroldegian. 9:15ean hasi eta goiz osoan zehar iraungo dute partidek. Abenduaren 20a baino lehen eman beharko dute izena parte hartu nahi duten taldeek, eta izen-ematea doakoa da.
Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:
-
Doakoa da izen-ematea
-
Taldeka parte hartuko da
-
16 urtetik gorakoentzako txapelketa da
-
Izen-ematen duen talde bakoitzak epaile bat proposatu beharko du
Izen-emate prozedurari dagokionez:
-
Epea: abenduaren 20a, 18:00ak arte
-
Lekua: Kirol Patronatuan (Lubaki kiroldegian)
-
Datuak: izen-emate orria beteta entregatu beharko da
Araudia izen-emate orriarekin batera emango zaie taldeekideei eta antolaketa-bilera abenduaren 20an izango da, 19:00etan Lubaki kiroldegian.
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi kirolak@lubaki.eus helbidera.
Xake txapelketa
Abenduaren 26an, ostegunean, Gabonetako Xake Txapelketa jokatuko da Alondegian, 16:00etatik aurrera.
Izen-ematea doakoa da eta bi kategoria desberdinetan jokatuko dira partidak:
-
14 urte baino gutxiagoko parte hartzaileak (16:00etan)
-
Helduak (18:15ean)
Izen-emate prozedurari dagokionez:
-
Epea: abenduaren 25a, 18:00ak arte
-
Emailez (zumaiakoxaketaldea@gmail.com) edo telefonoz (630937041) eman daiteke izena
Zumaiako X. San Silvestre Lasterketa
Abenduaren 31n, asteartean, izango da lasterketa. Eusebio Gurrutxaga Plazatik abiatuko da proba, 12:00etan. Doakoa da izen ematea.
Kirol proba honetan ez da sailkapenik egongo, eta parte hartzaile guztien artean kirol materialarekin osatutako sortak zozketatuko dira.
- Haurrak (LH1-LH2): 250 metroko lasterketa (heldu batekin batera egin beharko dute proba)
- Haurrak (LH3-LH4): 250 metroko lasterketa (binaka egingo dute lasterketa)
- Haurrak eta nerabeak (LH5-DBH2): 1.100 metroko lasterketa (binaka egingo dute lasterketa)
- 14 urtetik aurrerako gazte eta helduak: 5.000 metro (banaka, korrika edo patinetan)
Izen-emate prozedurari dagokionez:
-
Epea: abenduaren 30a, asteartea (egunean bertan ezin izango da izena eman)
-
Lekua: Kirol Patronatuan (Lubaki kiroldegian)
-
Datuak: izen-emate orria beteta entregatu beharko da
Araudia eta dorsala izen-emate orriarekin batera emango zaie parte hartzaileei.
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi kirolak@lubaki.eus helbidera.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Kirol instalazioetan hobekuntza eta berrikuntza gehiago egin ditu Udalak 2024/11/26
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01