Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 37. edizioko sariak
Euskararen Astearen barruan antolatutako ekitaldian banatu zituzten Julene Azpeitia sariak, asteazken sarratsaldean. Aurtengoan, Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira saridunak. Irakurgai daude beren ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Asteazken arratsean banatu zituzten artengo Julene Azpeitia Sariak, Aita Mari zineman. Aurtengoan, Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira saridunak, eta dagoeneko irakurgai daude ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Aitor Manterola, Nerea Goiria eta Ainhoa Illarramendi zinegotziek eman zituzten sariak, eta sari banaketa eta gero Lotura basatiak performancea eskaini zuen Debako GOAZ antzerki taldeak.
Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe.
Ipuinak irakurgai, paperean eta sarean
Julene Azpeitia lehiaketaren 25. urteurrenaren harira, lehiaketako edizio guztietan saritutako ipuinak digitalizatu ziren lehen aldiz. Orduz geroztik, sorreratik hona saritutako ipuinak modu digitalean eskuragarri daude web honetan bertan (epub, mobe eta PDF formatuan). Aurtengo sarituen ipuinak ere irakurgai daude bertan.
Ondorengo loturetan irakurri daitezke saritutako ipuinak:
- Kartoi artekoak. Igor Mercado Azcuenaga (Lehen saria)
- Postbizitza. Angel Gallo Fernandez (Bigarren saria)
- Azkena. Iñigo Erkiaga Ibarra (Zumaiako onenaren saria)
Gainera, urtero bezala, aurtengoan ere paperean irakurri ahal izango dira. Alondegian eta udaletxean liburuxkak jarriko dituzte eskuragarri.