Ikusgai daude udalekuetako begiraleen eta koordinatzaileen behin betiko onartuen zerrendak
Bi deialdien barruan behin behineko merituak ere argitaratu ditu Udalak. Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da apirilaren 30era arte (hau barne).
Udaleku irekietako begiraleen zein koordinatzaileen behin betiko onartuen zerrendak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera, behin behineko merituak ere argitaratu dira. Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da apirilaren 30era bitartean.
Txanda bakarrean lan eginez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 1etik 12ra bitartekoa ala uztailaren 15etik 24ra bitartekoa izango da; bi txandetan ariten direnen kasuan, berriz, kontratua uztailaren 1etik 24ra artekoa izango da.
Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO BEGIRALEAK
>> UDALEKUETAKO KOORDINATZAILEAK
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



