Inauterietako sariak banatu ditu Udalak

2022/03/04

Helduen mozorro lehiaketan Iñaki Zubimendi eta haren koadrilak jaso du talde onenaren saria, eta Iban Rubiok bikotekako onenaren saria. Inauterietako kartel lehiaketa Soraya Lopezek irabazi zuen, eta herritarren saria Oscar Aizpuruarentzat izan da. Gabonetako argazki lehiaketako sariak ere atzo banatu zituzten.

Zumaiako Udalak atzo arratsaldean banatu zituen inauterietako sariak. Helduen mozorro lehiaketako taldeko saria Iñaki Zubimendi eta haren koadrilarentzat izan da, eta 200 euroko bonoa jaso dute, herriko komertzioetan jasotzeko. Bikotekako mozorro onenaren saria Iban Rubiok jaso zuen, eta 80 euroko bonoa eskuratu du.

Inauterietako kartel lehiaketari dagokionez, otsailean jakinarazi moduan, Soraya Lopez izan zen sari nagusia eskuratu zuena -300 euroko bonoa eskuratu zuen-. Herritarrek aukeratutako kartela Oscar Aizpuruak egin du, eta 50 euroko erosketa bonoa jaso du.

Taldeko mozorro onenaren saria (200 euro)

 

Banaka edo binakako mozorro onenaren saria (200 euro)

Gabonetako argazki lehiaketako sariak

Urtero bezala, aurtengo gabonetan ere argazki lehiaketa herrikoia antolatu zen Zumaian. Argazki onenaren saria Soraya Lopezentzat izan da, Zumaiako institutuko ikasleak kabalgatan argazkiarekin; 150 euroko saria jaso du, herrian erabiltzeko bonuetan. Gertu elkartearen saria Luis Mari Alkortarentzat izan da, Gure olentzero argazkiagatik; 100 euroko bonoa jaso du. 16 urtetik beherakoek ere sariketan parte hartzen dute, eta kasu honetan Joanes Karrerak jaso du saria, Zoriontasunerako zubia argazkiagatik; 50 euroko bonoa jaso du.

Horiez gain, parte hartzaile guztien artean 50 euroko bonoa zozkatu da, Juanjo Larrañaga harategian erabiltzeko. Edu Merinok jaso du sari hori.

Lehen saria: Zumaiako institutuko ikasleak kabalgatan, Soraya Lopez (150 euro)

Gertu elkartearen saria: Gure olentzero, Luis Mari Alkorta (100 euro)

 

16 urtetik beherakoen saria: Zoriontasunaren zubia, Joanes Karrera (50 euro)