Irailaren 11ean zabalduko dute Gaztegunea
Guraso eta tutoreei zuzendutako irekiera saioa egingo dute hezitzaileek lehen egunean, Gaztegunearen funtzionamendua eta lan-taldea ezagutzeko asmoz. Nerabeentzat irailaren 12 eta 13an hasiko da ikasturtea.
Guraso eta tutoreentzako saioa irailaren 11ean izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, eta azken orduan bilera egingo da bertaratzen direnekin. Nerabeen kasuan, irekiera epea adinaren arabera banatu dute: irailaren 12an Bigarren Hezkuntzako lehen mailako edo 12 urteko gazteentzat soilik egongo da Gaztegunea zabalik, lehen aldiz bisitatuko baitute espazioa. Gainontzeko gazteentzat, 12-17 urte bitartekoentzat, irailaren 13tik hasiko da kurtsoa.
Irailaren 16ko astetik aurrera honakoa izango da ordutegia:
|
ASTEARTETIK OSTEGUNERA |
17:00-20:00 Nerabe guztientzat |
|
OSTIRALAK ETA LARUNBATAK |
17:00-19:00 12-14 urteko gazteak
19:00-21:00 15-17 urteko gazteak |
|
IGANDEAK (HILABETEAN BI) |
17:00-18:45 12-14 urteko gazteak
18:45-20:30 15-17 urteko gazteak |
Zalantzak argitzeko zein hezitzaile taldearekin harremanetan hartzeko gaztegunezumaia@gmail.com helbidera idatzi edo 688612940 telefonora deitu daiteke.
Gaztegunean antolatuko diren proiektu, dinamika, tailer, irteera, txapelketa eta bestelako ekimenen berri izateko Instagram sare sozialean kontua sortu dute: https://www.instagram.com/gaztetxola/
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04



