Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri
Zumaiako Herri Gaztedi mugimenduaren historia jaso du gazte zumaiarrak, gazte ekimenak sustatzeko bekaren laguntzarekin. Ikerketa lanaren emaitza online irakurgai jarri du; liburutegian maileguan hartzeko aukera ere izango dute herritarrek.
Hari gorritik tiraka. Herri Gaztedi mugimenduaren esperientzia 60ko eta 70ko hamarkadetan Zumaian ikerketa lana online irakur daiteke dagoeneko. Aitor Tena Eizagirrek (Zumaia, 1999) Zumaiako Udalak ematen dituen gazte ekimenak bultzatzeko bekaren laguntzarekin egin du lana. Pasa den astean aurkeztu zuen jendaurrean, Oxford aretoan.
Liburuxkak 1960 eta 1970eko hamarkadetan Euskal Herriko hainbat herritan —tartean Zumaian— jardun zuen Herri Gaztedi mugimenduaren historia jasotzen du, ikuspegi historiko eta sozial batetik. Tenak Zumaiako belaunaldi desberdinetako kideekin elkarrizketak eginez eta iturri dokumentalak bilduz egin du ikerketa. Mugimendu honek gazteen formakuntza, ekintza soziala eta ezkerreko kristautasuna uztartu zituen Frankismoaren azken urteetan. Autorearen hitzetan, Herri Gaztedik ezkerreko kristautasuna sustatzeko beharra zuen, eta gazteak hausnarketarako eta ekintzarako prestatu nahi zituen. Kristautasunaren eta marxismoaren arteko elkargunea izan zen neurri handi batean.
Hari gorritik tiraka lana jada irakurgai dago online, eta liburutegian eskuragarri egongo da ale fisikoa, nahi duenak maileguan hartzeko.
> Irakurri Hari gorritik tiraka hemen


Albiste erlazionatuak
Gazteak
Bekak
Memoria
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



