Irailaren 30ean amaituko da Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketara aurkezteko epea
Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.
Lanek euskaraz idatziak, originalak eta aurrez argitaratu gabeak izan behar dute, eta ipuinak posta elektronikoz ere aurkez daitezke. Irailaren 30ean amaituko da horretarako epea.
Hiru sari banatuko ditu Zumaiako Udalak: 3.000 euroko saria izango du ipuin irabazleak, 1.500 euroko saria emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak.
Lehiaketaren baldintza guztiak irakurtzeko egin klik hemen.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Julene Azpeitia
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 37. edizioko sariak 2024/11/28



