Irailaren 7an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea

2026/09/02

Hilaren 7tik 14ra artean eman beharko da izena, online edo presentzialki. Ikastaroetan plaza baino izen emate gehiago egonez gero, zumaiarrek izango dute lehentasuna, eta, beharrezkoa bada, zozketa egingo da azken horien artean.

Ikastaroak 202627.pngZumaiako Udalak 2026/2027 ikasturteko Forondako ikastaroen eskaintza aurkeztu du dagoeneko. Izen ematea irailaren 7tik 14ra egongo da zabalik, eta aurten ere hainbat ikastaro eta tailer izango dira aukeran, helduei zein haur eta nerabeei zuzenduta. Ikastaroak urriaren 1ean hasi eta maiatzaren 31n amaituko dira.

Forondako eskaintzaren barruan, besteak beste, pintura, zeramika, yoga eta egur taila ikastaroak eskainiko dira. Haurrentzako eta nerabeentzako oinarrizko pintura ere izango da, LH3tik DBH4ra bitartekoentzat.

Izen-ematea

Izen-ematea irailaren 7tik 14ra egongo da zabalik. Bi bide izango dira inskribatzeko:

  • Formularioa beteta.
  • Presentzialki: Alondegiko 1. solairuan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara.
    Informazioa: 943 86 10 56 – alondegia@zumaia.eus

Ohar garrantzitsuak

  • Formularioa betetzean, bankuko titulartasun agiria eranstea beharrezkoa da (2025-26 ikasturteko ikasleak salbuetsita aurreko urtean emandako bankuko kontua aldatu ez bada).
  • “Oinarrizko pintura haurrentzat” ikastaroaren kasuan, familia ugariaren titulua ere aurkeztu beharko da, hala badagokio.
  • Ikastaroetan tokiak baino eskaera gehiago badaude, herritarrek izango dute lehentasuna; ondoren, zozketa egingo da.
  • Ikastaroaren ordainketa Udalak bi zatitan kargatuko du: irailean (urria-urtarrila) eta urtarrilean (otsaila-maiatza). Ordainketa onartzen ez bada, tokia galduko da eta itxaron-zerrendakoei eskainiko zaie.
  • Behin ikastaroa hasita, ez da itzulketarik egingo, justifikatutako mediku-arrazoiengatik ez bada.

Horrez gain, Pand'Oro Elkarteak eskulanak eta jostundegia eskaintzen ditu, eta Musika, Dantza eta Antzerki Eskolak zein KZguneak ere bestelako ikastaro eta jarduerak dituzte.

Kontrol mental ikastaroa ere bai

Ikastaro horiez gain, urrian zehar kontrol mental ikastaroa ere izango da Forondan. Zortzi saioko ikastaroa izango da, urriaren 8tik azaroaren 26ra, ostegunetan, 18:30etik 20:00etara. Irailaren 21etik 28ra egin ahal izango da Alondegian, doan. Eskaerak tokiak baino gehiago badira, zumaiarrek lehentasuna izango dute eta, ondoren, zozketa egingo da.

Silva metodologian oinarrituta, modu kontrolatuan erlaxatzen, lo egiten, esna egoten eta memorizatzeko teknikak lantzen ikasiko da, besteak beste. Erlaxazio saioak lurrean egingo direnez, arropa erosoa eta manta eramatea gomendatzen da.