Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak argitaratu ditu Udalak
Eskaerak ekainaren 15a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da, eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
Zumaiako bi hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak mugatzen ditu Udalaren araudiak. Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak eta eskaera orriak (2020)
Itzurun hondartza
Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, hiru eremu jarriko dira, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko:
-
Santelmoaldea 1 (ezker aldean)
-
Santelmoaldea 2 (ezker aldean)
-
Itzuruntxikialdea (eskuin aldean)
Eremu bakoitzean orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.
EREMUA |
ORDUA1 |
KOP. |
ORDUA2 |
KOP. |
Santelmoaldea 1 |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
Santelmoaldea 2 |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
Itzuruntxikialdea |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
6 |
Santiago hondartza
Hondartzako zaintza eta sorosle zerbitzuaz arduratzen diren pertsonek mugatuko dituzte surf-zonak banderekin. Banderak itsasoaren egoeraren arabera jartzen dira; beraz, lekuz alda ditzakete, egokia iruditzen baldin bazaie. Dena den, azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, eremu bat jarriko da, orientagarri gisa, ur-kirolak praktikatzeko: ibai aldea.
Santiagon ere orduko gehienezko ikasle kopuru bat jarri da, kontuan hartuta hondartzaren ezaugarriak eta bertan izaten den jende kopurua. Ikastaroetan parte hartzen dutenak kolore bereko likrarekin identifikatuko dira.
EREMUA |
ORDUA1 |
KOP. |
ORDUA2 |
KOP. |
Ibai aldea |
08:00-10:30 |
10 |
10:30-… |
10 |
Eskaerak
Eskaerak 2020ko ekainaren 15a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16) aurkeztuko dira eskaerak eta horiekin batera jarraian azaltzen diren agiri eta dosierrak.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte 2024/06/24
- Bihar (ekainak 15) hasiko dira hondartza denboraldia eta TAOren udako aldia 2024/06/14
- Itzurungo magalean obrak hasi ditu Zumaiako Udalak, hondartzarako sarbidearen segurtasuna hobetzeko 2024/05/14
- Santiago hondartzan bainua hartzea BAIMENDUTA 2023/09/01
Kirolak
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
- Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta 2024/06/04