Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta
Ekainaren 8an (larunbata) 14:00-18:15ak bitartean trafiko aldaketa nabarmenak eragingo ditu Zumaia inguruan ere. Narrondoko bizilagunengan izango du eragin handiena, denbora tarte horretan ezingo baitute Narrondotik Zumaiarako bidea autoz egin; A-8 errepidetik egin beharko lukete bidea, Zarautzeraino joanda.
Larunbat honetan, 14:00etatik 18:15 ingurura bitartean, Zumaia inguruko zenbait errepide itxita egongo dira. Honakoak dira zumaiarrei eta Zumaiako auzoko herritarrei gehien eragingo dieten aldaketak, eta erabili beharreko bide alternatiboak:
Zumaiara iristeko:
- Zarauztik: N-634 errepidetik joan ahalko da normaltasunez.
- Oikiatik: 14:30-18:10 bitartean Oikiatik irteteko, Beduatik.
- Azpeitiatik, Zestoatik, Itziarretik: 14:30-18:00ak bitartean AP-8 autopista (Itziar edo Elgoibar) Zarautzera eta N-634 Zumaiara
- Narrondoko bizilagunek ezin izango dute N-634 errepidetik Zumaiara autoz joan. A-8 errepidetik egin beharko lukete bidea, Zarautzeraino joanda.
Zumaiatik irteteko:
- Itziar, Aizarnazabal, Zestoa aldera: Narrondotik barrena eta autopista (Zumaian) edo Itziar-Endoia.
- Getariara eta Zumaiako Kirol Portura bidea itxita.
- Zarautz aldera: 14:00-18:00 bitartean N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Zarautz artean. Saihesbidea: AP-8 autopistaz
Bestelako oharrak:
- AP-8 autopistaren erabilera: AP-8 autopistaren bidesariko sarreran, aipatutako saihesbideetan AP-8 autopista erabili behar dutenei tiket bat emango zaiela zerbitzua doakoa izan dadin.
- Autobus zerbitzuan ere aldaketak: Lurraldebus autobus zerbitzuan ere eragina izango du kirol probak. Geltokietan jarriko dituzte aldaketen inguruko oharrak.
- Urgentziazko kasuak: Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26
- Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak 2024/06/04
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18