Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da bihar (ekainak 4), 08:00etatik 20:00etara

2025/06/03

Errepide inguruan mantentze lanak egingo dituzte asteazken honetan, eta herrira sartzeko eta irteteko saihesbidea erabili beharko dute gidariek.

Axular ibiltokiko zati bat trafikoarentzat itxita egongo da asteazken honetan (ekainak 4), 08:00etatik 20:00etara bitartean. Jadarreko zubitik hasi eta Txikierdiko biribilgunearen arteko bidea egongo da itxita. Zumaiako Udalak errepide inguruko mantentze lanak egingo ditu; zehazki, errepide ondoan pilatutako belar eta zuhaixkak moztuko ditu.

Tarte horretan, herrira sartzeko eta irteteko, saihesbidea erabili beharko dute gidariek.

Narrondo aldetik datozenek, Txikierdiko biribilgunean gora jo beharko dute, saihesbidetik joan eta Zubiberriko (Estaziorako) biribilgunetik herrigunera sartzeko; Oikiatik datozenek Kanteragañean hartu beharko dute saihesbidea. Zumaiatik Narrondo edo Oikia aldera ateratzerako, aldiz, bide bera egin beharko da, baina alderantziz.