Kirol arloan ere aldaketak
Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretura egokituz, Kiroldegian zenbait aldaketa izango dira. Bakarkako kirol jardueratan eta kirol elkarteen jardueretan ere muga berriak ezarri ditu dekretuak.
Kiroldegia:
-
Ordutegia: astelehenetik ostiralera kiroldegia 21:00etan itxiko da
-
Aldagelak: aldagela orokorrak (fitness eta kardio gunekoak) itxita egongo dira. Igerilekuko aldagelak aldatzeko bakarrik erabili ahal izango dira, eta erabiltzaileak ezin izango dira bertan dutxatu (igerileku barruko dutxak erabilgarri egongo dira).
-
Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango kiroldegiko jarduera indibidualetan zein ikastaroetan (igerilekuan izan ezik)
-
Ikastaroak: azken orduan egiten diren ikastaroetan ordutegi aldaketak egongo dira
-
Padel eta tenis pistak unitate familiarrek soilik erabili ahal izango dute
Kirol praktika indibiduala:
-
Bakarka edo bizikidetza unitatearekin bakarrik egin ahal izango da
-
Herriguneetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa da