Komentu pareko zebrabidea margotzeko lanek trafikoan aldaketak eragingo dituzte ostiral honetan

2025/09/11

Ostiral arratsaldean, 15:00etatik 17:30era bitartean, zebrabidearen margoketa lanak egingo dituzte Komentuaren San Jose aldeko sarreran (pasabide urdina dagoen aldean). Lanak egiten dituzten bitartean trafikoa desbideratuko dute.

san.jose.pngZumaiako Komentua zabaltzeko azken txanpan sartuta dago Udala. Egun hauetan traslado lanetan ari dira buru-belarri elkarteetako kideak, Musika Eskolako langileak eta udal langileak; azken ukituen artean dago bihar arratsaldean egingo den zebrabidearen margoketa.

Horiek horrela, ostiral honetan (irailak 12), San Jose aldeko sarreraren parean —pasabide urdinaren azpiko gunea— zebrabidea margotuko dute, baita koexistentzia seinale bat ere. Honakoa izango da Komenturako sarrera nagusia.

Margoketa lanek, beraz, eragina izango dute trafikoan. Ibilgailuek ezingo dute Foruen plazatik Bonifazio Etxegarai kaleko aldapara sartu; bide hori erabili partez, Angeles Sorazu kaletik jaitsi beharko dute.

> EGUNA: IRAILAK 12 (OSTIRALA)
> ORDUTEGIA: 15:00-17:30
> TRAFIKOAREN DESBIDERAKETA: Ibilgailuak Angeles Sorazutik jaitsiko dira (seinaleak eta udaltzaingoaren jarraibideak errespetatu)