Kostako errepidea itxita egongo da asteburuan
Zumaia eta Zarautz arteko N-634 errepidea guztiz itxiko da goizeko 03:00etatik aurrera, gutxienez asteburu osoan. Itsaso zakarra egongo da egunotan, eta horregatik hartu dute erabakia.
Itsaso zakarra egongo da asteburu osoan zehar, eta, hori dela-eta, asteburu osoan zehar itxita egongo da kostako errepidea. Larunbateko goizaldeko 03:00etan itxiko dute errepidea.
Bestalde, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbatean egingo den XVI. Zumaiako txirrindularitza sariaren txapelketaren nondik norakoak aztertzen ari dira orain; bertan behera utzi edo ibilbidean aldaketaren bat egin erabakitzen ari dira antolatzaileak.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



