Kultur ikastaroak eskaintzeko proposamenak egiteko epea zabalik, abuztuaren 31ra arte
Herrian kultura zein aisialdiari lotutako ikastaroak eman nahi dituztenek proposamenak bidali ditzakete abuztuaren 31ra bitartean. Edonolako informazioa behar duenak Alondegia kultur etxera jo dezake.
Ikastaro berri hauek urrian hasi eta ekaina bitartera luza daitezke. Denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2022/2023 ikasturtearen barne; eta kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.
Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia kultur etxera jo dezake: 943 86 10 56 / kultura@zumaia.eus
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Antzezlan eta ikuskizun ugari izango dira Aita Mari aretoan negu osoan zehar 2022/12/27
- Gabonetako haur parkea, musika ikuskizunak eta kirol txapelketak izango dira Gabonetan Zumaian 2022/12/21
- Zumaiako ontzigintzari buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2022/12/19
- Literatur dosia, negu-giroa epeltzeko 2022/12/15