KZguneak zuzeneko hitzaldiak eskainiko ditu maiatzean zehar
KZguneak teknologiari buruzko zuzeneko hitzaldiak emango ditu maiatzean zehar. YouTubeko kanalean eskainiko dituzte hitzaldiak, ordutegi desberdinetan.
KZgunean etxetik prestatzen jarraitu ahal izateko beste urrats bat eman du. Hala, maiatzean zehar, astero gai teknologikoei buruzko bi hitzaldi eskainiko dituzte.
KZgunearen zuzeneko hitzaldietara joateko Interneteko konexioa besterik ez dute behar herritarrek, Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bidez egingo baitira. Halaber, hitzaldi horiek goizez eta arratsaldez izango dira.
Urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
- Maiatzak 5, 11:00-13:00 / Gaztelania: Murgildu zaitez errealitate birtual eta areagotuan
- Maiatzak 7, 18:00-20:00 / Gaztelania: Erosi etxetik irten gabe
- Maiatzak 12, 18:00-20:00 / Gaztelania: Heziketa eta segurtasuna Interneten
- Maiatzak 14, 11:00-13:00 / Gaztelania: Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu
- Maiatzak 19, 11:00-13:00 / Euskara: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak
- Maiatzak 21, 18:00-20:00 / Gaztelania: Gauzen Interneta
- Maiatzak 26, 18:00-20:00 / Gaztelania: Android sekreturik gabe
- Maiatzak 28, 11:00-13:00 / Gaztelania: Zure Smartphonea prest izan
Aurrez aurreko hitzaldietan ez bezala, hauek ez dute aldez aurretik izena emateko beharrik. Youtuben sarrera librea da.
Era berean, oraindik eskura dago zalantza teknologikoak argitzeko urrutiko laguntza-zerbitzua, telefonoz edo posta elektronikoz, baita KZgunearen urruneko ikastaroak ere.
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2023/09/15
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea irailaren 18an zabalduko da 2023/09/14
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11
- Abuztuaren 28an zabalduko da kirol ikastaroetan izena emateko epea 2023/08/15
KZgunea
- KZguneko martxoko eskaintza 2022/02/16