KZguneko martxoko eskaintza
Online ikastaroak eta aurrez aurreko saioak izango dira martxoan ere. Smartphonen erabilerari buruzko eta internet bidez erosketak seguru egiteko ikastaroak egingo dituzte, besteak beste. KZguneko ikastaro guztiak doakoak dira.
Zumaiako Kzguneak martxorako prestatu duen ikastaroen berri eman du. Hauek izango dira emango diren ikastaroak:
AURREZ AURREKOAK:
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. Martxoak 7-15 (18:00-20:00)
- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean. Martxoak 16-17 (16:00-18:00)
- Google Aplikazioak zure Smartphonean. Martxoak 18-30 (16:00-18:00)
- Erosketa eta ordainketa segurua Interneten. Martxoak 30-31 (18:00-20:00)
URRUNEKO FORMAZIOA:
- Ikasi HTML programatzen. Martxoak 14-30
- Wordpress. Zure webgunea sortu. Martxoak 14-30
Horiez gain, ohi bezala, IT txartela ateratzeko ikastaroak eskainiko dituzte, egun eta ordutegi desberdinetan.
Ikastaroetan izena eman edota informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 023 692 telefono zenbakira, edo azaldu KZgunera.
> Martxoko eskaintza (PDF)
> Eskaintza guztia online
KZgunea Zumaia
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10



