Laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak

2020/03/30

COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Udal Elkarteak neurri berriak jarri ditu martxan. Zabor zergari dagokionez, atzeratu egingo da ordaintzeko epea eta itxita daude eragile sozioekonomikoek ez dute zabor tasarik ordainduko. Gainera, Garapen Agentziak laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu iraunkorra du martxan.

COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Udal Elkarteak neurri berriak jarri ditu martxan. Zabor zergari dagokionez, atzeratu egingo da ordaintzeko epea eta itxita dauden bitartean, ez zaie zabor tasarik aplikatuko eskualdeko eragile sozioekonomikoei. Gainera, Garapen Agentziak krisi-egoerari aurre egiteko laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu iraunkorra du martxan.

Aldaketak zabor zergan

Herritarren zama ekonomikoa arintzeko helburuarekin, atzeratuko egingo da zabor zerga ordaintzeko epea eskualdeko zergadun guztientzat. Udal Elkarteak erabaki du atzeratzea etxeko hondakinen bilketa zerbitzuaren gaineko tasaren diru-bilketa prozesua.

Era berean, Udal Elkarteak ondorengoa erabaki du: merkataritzako saltoki txikiak, ostalaritza eta turismo-sektoreko, nahiz bestelako enpresak ixteko aginduren ondorioz, inolako diru-sarrerarik ezin sortuta diren eskualdeko eragileei zabor tasarik ez aplikatzea jarduna etenda duten bitartean. Hau da, itxieraren ondorioz, jardun-etenaren epealdian, ez da zabor tasarik aplikatuko eskualdeko eragile ekonomikoengan.

Udal Elkartea lanean ari da, ahalik eta lasterren,  kaltetu guztiei horretarako beharrezkoa den dokumentazioa helarazteko.

Garapen Agentziatik aholkularitza eta babesa

Aldi berean, Garapen Agentziak krisi-egoerari aurre egiteko laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu iraunkorra du martxan. Horretarako, 943 89 08 08 telefonoa  edo harrera@urolakosta.eus e-posta eskuragarri egongo dira.

Garapen Agentziako zerbitzu guztiak buru-belarri dabiltza sortutako egoerari aurre egin eta eskualdeko enpresa, ekintzaile eta herritarrei aholkularitza eta babesa eskaintzeko. Hala, martxan jarri da laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu iraunkorra.

Martxan jarri diren neurri eta laguntzei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen ari gara, bereziki krisiak zuzen-zuzenean eragin dien eskualdeko merkatari eta ostalariei, zerbitzuetako autonomo eta enpresei, eta baita turismo sektoreko eta kultura eta sormen sektoreko profesionalei bideratuta. 

Autonomoak eta zerbitzuen sektoreko profesionalak jo ditu gogorren krisi-egoerak. Erakundeek, Espainiako Gobernuaz gain, Eusko Jaurlaritzak eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, dagoeneko onartu dituzte horienganako hainbat prestazio eta laguntza zehatz. Une honetan, ezinbestekoa da zuhurtziaz eta modu koordinatuan lantzea informazio hori guztia. Horretara dator Garapen Agentziatik eskaintzen den informazio eta aholkularitza zerbitzu berezia. 

Edozein zalantza argitzeko, hauek dira Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko bideak:

  • 943 89 08 08
  • harrera@urolakosta.eus

Ekonomia suspertzeko neurri bereziak

Udal Elkartea bere baliabide guztiak ari da bideratzen krisi-egoerari aurre egiteko. Giza talde osoa lanean ari da, etengabeko koordinazioan, eskualdeko udalekin, eta lurraldeko beste garapen agentzia eta erakundeekin. Ezinbestekoa da ahalegin berezia egitea Garapen Agentziako zerbitzuetatik, bailarako ekimen sozioekonomikoa babestu eta suspertzeko neurri bereziak hartzeko; bereziki, merkataritza saltoki txikiak, ostalaritzako establezimenduak, kultura eta sormen nahiz turismo sektoreko enpresa eta eragile guztiak laguntzeko.