Urtarrilaren 27an abiatuko da Hazilan programaren 9. edizioa
Urtarrilaren 24an amaituko da izen-emate epea. Partaideek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.
Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN ekimenaren bederatzigarren deialdia egin du. Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago; langabeen kasuan laneratzen laguntzeko, lanean ari direnen kasuan beren lan aukerak hobetzeko. Urtarrilaren 24an amaituko da izen-emate epea.
Prestakuntza trinkoa eta praktikak enpresetan
Azken bi edizioetan egin bezala, edizio berri honetan ere prestakuntza-eskaintza indartzeko apustua egin da. Eta, gainera, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egitekoa aukera izango dute. Zehazki, zer landuko dute goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko 20-44 bitarteko gazteek?
Programak, hiru atal nagusi izango ditu. Lehendabizi, zeharkako konpetentziak landuko dira bizipen-prestakuntza pertsonalizatua eta integrala eskainiz. Ondoren, praktikaldiari ekin aurretik, partehartzaileek bogan den eta lan munduan murgiltzeko ezinbestekoa bihurtu den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza teknikoa jasoko dute. Hain zuzen ere, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte. Amaitzeko, beti ere norberaren lanbide-profilaren arabera, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.
Xehetasun guztiak eskuragarri dauden Udal Elkartearen webgunean
Argibideak eta izen- ematea
Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.
- Vanessa Garcia
- 943890808
- hazilan@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
Enplegua
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak 2020/03/30
- Enpresa ideia aztertu eta enpresa berriak sortzeko tutoretzarako, Lanbideko ekintzaileentzako diru-laguntzen eskaera epea ireki da 2020/01/28