Ludotekak Txuri Urdin izotz jauregira egingo duen irteerarako izena eman daiteke hilaren 19ra bitartean
Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira joango dira Ludotekako haurrak beste urte batez abenduaren 26an. LH 4-6 bitarteko haurren irteeran izena emateko aukera dago oraindik.
LH 1-3 bitarteko haurrekin egingo duten irteerarako lekuak bete dira dagoeneko. LH 4-6 bitarteko haurren irteeran, ordea, tokia dago oraindik, eta izen-emate epea luzatu egin dute abenduaren 19ra arte.
Irteera abenduaren 26an egingo da, 9:30-17:30 ordutegian. Ludotekan eman beharko da izena, abenduaren 19ra bitartean. Prezioa 8 eurokoa izango da.
Irteera hauetan Ludotekako bazkideek izaten dute lehentasuna. Lekuak libre geratzen badira, interesa duen beste edonori zabaltzen diote aukera.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



