Mendaro Marinelaren Taula Flandiarraren inguruko ekitaldia izango da larunbatean Parrokian
Zaharberritze lanak amaituta, San Pedro Parrokiara itzuli zuten taula Aste Santuen bueltan. Itzulera aitzakia moduan hartuta, larunbat honetan ekitaldi xume bat egingo du bertan, 10:30ean: Vera Aldabe zaharberritzaileak hitzaldi labur bat esakiniko du, eta jarraian, San Pedro abesbatzak Antxietaren bi obra abestuko ditu.
Beste hainbat lanen artean, Juan Martinez de Mendaro kapitainak Zumaiako San Pedroko parrokiari emandako taula botiboa da San Pedro parrokiako altxorretako bat. XV. mende bukaerako naoak irudikatzen dira taula horretan.
Taula botiboak bi zati ditu: goikaldean Ama Birjina agertzen da, Haurtxoarekin; ezkerraldean, berriz, San Pedroren irudia ageri da, eta bere aldamenean, belauniko, taularen emailea, Juan Martínez de Mendaro, Zumaiakoa bertakoa. Eskuinaldean Santa Katalinaren irudia ikusten da, liburu bat irakurtzen, eta haren atzean gizonezko baten burua. Beheko zatian, nabigatzen ari diren ontziak ikusten dira. Uste denez, Juan Martinez Mendarokoak zuzendutako ontzien garaipena irudikatzen dute, 1475. urtean Gibrartalko itsasartean, portugaldar eta genovar armaden aurkako garaipena irudikatzen dute. Ezkerreko ontziak Portugalgo armarriak ditu, eta eskuinekoak Gaztelako armarriak ditu.
Ez da XV. mendeko margolari flandestarren bigarren belaunaldiko egile nagusietako baten lana, baina artelariek eta historiagileek obra berezitzat jotzen dute, kontserbazio-egoera onean egoteagatik eta ikuspegi historiko eta dokumentalagatik duen garrantziagatik.
Azken hilabeteotan zaharberritze lanetan eduki dute taula, eta orain gutxi, bere tokira itzuliko dute obra, San Pedro parrokiara. Itzulera aitzakia moduan hartuta, ekitaldi xumea egingo dute larunbatean. Foru Aldundiko eta Udaleko ordezkariak eta Zumaiako parrokoa izango dira bertan, besteak beste. Ordezkari horien hitzartzeak eta gero, Vera Aldabe zaharberritzaileak “XV. Mendeko margolan flamenko baten azterketa eta esku-hartzea” hitzaldia eskainiko du parrokian bertan. Ekitaldia amaitzeko, San Pedro abesbatzak Antxietaren bi obra abestuko ditu: Con amores la mi madre eta O bone jesu.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20