Ofizial igeltsero bat kontratatzeko prozesuaren baitan, behin behineko puntuazio totalak argitaratu ditu Udalak
Elkarrizketaren behin behineko puntuazioak, merezimenduen behin betiko puntuazioak eta hautaketa prozesuaren behin behineko puntuazio totalak argitaratu dira. Horrekin batera, erreklamazioak jartzeko epea zabaltzen da, azaroaren 4ra arte (hau barne).
Ofizial igeltsero bat aldi baterako kontratatzeko deialdia martxan jarri du Udalak. Hasiera batean, izendapena, ofizial lanpostuan sortutako baja bat ordezkatzeko izango da. Ondoren, 2023ko aurrekontuekin batera xzaurkezten den lanpostuen zerrenda organikoan ofizial igeltsero plaza berri bat sortuko dela kontuan izanik, plaza sortzen denean, izendapen berri bat egingo da, hutsik dagoen plazari lotuta. Izendapen honen iraupena, beraz, gehienez 3 urterako izango da.
Elkarrizketak egin ondotik, elkarrizketaren behin behineko puntuazioak, merezimenduen behin betiko puntuazioak eta hautaketa prozesuaren behin behineko puntuazio totalak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Horrekin batera, erreklamazioak jartzeko epea zabaltzen da, azaroaren 4ra arte (hau barne).
> Elkarrizketaren behin behineko puntuazioak, merezimenduen behin betiko puntuazioak, hautaketa prozesuaren behin behineko puntuazio totalak eta erreklamazioak jartzeko epearen irekiera
> Aldi baterako ofizial igeltsero bat kontratatzeko hautaketa prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



