Ofizial igeltsero bat kontratatzeko prozesuaren baitan, behin behineko puntuazioak argitaratu ditu Udalak
Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da urriaren 14tik 18ra arte (azken eguna barne).
Ofizial igeltsero bat aldi baterako kontratatzeko deialdia martxan jarri du Udalak. Hasiera batean, izendapena, ofizial lanpostuan sortutako baja bat ordezkatzeko izango da. Ondoren, 2023ko aurrekontuekin batera xzaurkezten den lanpostuen zerrenda organikoan ofizial igeltsero plaza berri bat sortuko dela kontuan izanik, plaza sortzen denean, izendapen berri bat egingo da, hutsik dagoen plazari lotuta. Izendapen honen iraupena, beraz, gehienez 3 urterako izango da.
Hautaketa prozesuaren baitan, behin behineko puntuazioak argitaratu eta erreklamazioak jartzeko epea zabaldu du Udalak.
> Behin behineko puntuazioak eta erreklamazioak jartzeko epea
> Aldi baterako ofizial igeltsero bat kontratatzeko hautaketa prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



