Ofizial igeltsero bat kontratatzeko prozesuaren baitan, elkarrizketak egingo dira urriaren 25ean
Deialdian zehaztutako hautagaiek urriaren 25ean elkarrizketa egin beharko dute, 11:00etatik aurrera Zumaiako udaletxean.
Ofizial igeltsero bat aldi baterako kontratatzeko deialdia martxan jarri du Udalak. Hasiera batean, izendapena, ofizial lanpostuan sortutako baja bat ordezkatzeko izango da. Ondoren, 2023ko aurrekontuekin batera xzaurkezten den lanpostuen zerrenda organikoan ofizial igeltsero plaza berri bat sortuko dela kontuan izanik, plaza sortzen denean, izendapen berri bat egingo da, hutsik dagoen plazari lotuta. Izendapen honen iraupena, beraz, gehienez 3 urterako izango da.
Hautaketa prozesuaren baitan, orain arteko faseak pasa dituzten hiru hautagaiei elkarrizketa egingo diete. Urriaren 25ean izango da, deialdian zehaztutako ordutegietan.
> Elkarrizketa egiteko deialdia
> Aldi baterako ofizial igeltsero bat kontratatzeko hautaketa prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



