Ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan
Etxebizitza turistikoen inguruko araudia onartzearekin batera, etxebizitzaren arloarekin lotutako eta Martxoaren 8ra begirako mozioak aztertuko dituzte osteguneko osoko bilkuran. Ohi bezala arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Osteguneko osoko bilkuran Zumaian etxebizitza turistikoak erregulatzeko araudia aztertuko dute. Hori izango da gai nagusia, baina bestelako gaiak ere aztertuko dituzte: Debegesa eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena, Geoparkeko Turismo Planari lotutakoa; Udalak berezkoak dituen sarrerak bide exekutiboan biltzeko Zumaiako Udalaren eta Foru Aldundiaren hitzarmena; eta, udal langile eta ordezkari politikoen ordainsarien %0,5eko igoera. Gainera, etxebizitzaren arloarekin lotutako eta Martxoaren 8ra begirako mozioak aztertuko dituzte.
Osoko bilkura 2024/02/28
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Gaur arratsaldean egingo dute abenduko ohiko osoko bilkura 2025/12/18
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03



