Ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan
Ogasun eta pertsonal arloko gaiak landuko dituzte, besteak beste. Hizkuntza eskubideen aurkako epaia dela-eta EH Bilduko eta EAJko udal taldeek aurkeztutako udal adierazpena ere aztertuko dute.
Uztaileko ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan, hilaren 20an. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da batzarra, udaletxeko pleno aretoan. Ogasun eta pertsonal arloko gaiak aztertzeaz gain, Torreagako esparruari lotutako arau subidiarioen dokumentuaren aldaketa eta lurzoruaren kalifikazioa aztertuko dituzte.
Udal adierazpen bat ere aztertuko dute ostegunean. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalek agiriak eta dokumentuak euskaraz bakarrik egitearen aurka egin du du orain gutxi, Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua bertan behera utziz. Epai hori dela-eta EH Bilduko eta EAJko udal taldeek aurkeztutako udal adierazpena ere aztertuko dute osteguneko plenoan. Bi udal taldeek ostegun arratsalderako Larraina euskara elkarteak deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute. Elkarretaratzea arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxe aurrean.
> Osoko bilkura deialdia 2023/07/20
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
- Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/02
- 2026rako ordenantza fiskalak onartuko dituzte osteguneko ohiko osoko bilkuran 2025/09/23



