Olentzero eta Gomezago abenduaren 24an iritsiko dira Zumaiara
Osasun egoera dela-eta, ibilaldia luzeagoa izango da, jende pilaketak ekiditea. Ibilaldiak irauten duen tartean maskara erabiltzea gomendatzen du Udalak.
Abenduaren 24an (ostirala) eguerdiko 12:00etan abiatuko da Olentzeroren ibilaldia, Beheko plazatik. Traktorean egingo du ibilbidea, eta, Zumaiako eskoletako kideak, Zutrik taldeko trikititariak eta Inpernupeko joareak izango ditu lagun Zumaiara egingo duen bisitan. Gomezago Beduola elkarteko lagunen txalupan iritsiko da, eta Arranplan elkartuko dira kalejirara.
Aurtengoan, jende pilaketak saihesteko, ibilaldia luzeagoa izango da, eta osasun egoera dela-eta, maskara erabiltzea gomendatzen du Zumaiako Udalak. Gainera, guztien osasuna bermatzeko, ezin izango da Olentzerorekin eta Gomezagorekin batera argazkirik atera.
Postontzia Estalapean
Oraindik Olentzerori idatzi ez dieten haurrek Estalapean jarritako postontzian utzi ahal izango dituzte gutunak.Abenduaren 24ko kalejiraren amaiera izango da gutuna bidaltzeko azken eguna, Olentzerok orduan hartuko baititu gutun guztiak.
Gabonetako zenbait ekitaldi, bertan behera
Osasun egoera dela-eta, Zumaiako Udalak bertan behera utzi ditu estatikoak diren edota leku itxietan egiten diren gabonetako ohiko jarduera asko (hala nola, gabonetako haurren parkea edota Beheko plazan egon ohi den jaiotza).
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- Badatoz inauteriak Zumaiara ere 2023/02/09
- Antzezlan eta ikuskizun ugari izango dira Aita Mari aretoan negu osoan zehar 2022/12/27
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte urtarrilaren 2an 2022/12/23
- Gabonetako haur parkea, musika ikuskizunak eta kirol txapelketak izango dira Gabonetan Zumaian 2022/12/21