Ondorengotzari buruzko prestakuntza eta aholkularitza eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikientzat
Ondorengotza gaiaren alorrean prestakuntza eta banakako aholkularitza eskainiko zaie epe motz-ertainean egoera horretan aurkitu daitezkeen eskualdeko negozio jabeei.
Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuen baitan, ekimen berri bat abiatuko da datozen hilabeteetan. Hain zuzen ere, ondorengotza gaiaren alorrean prestakuntza eta banakako aholkularitza eskainiko zaie epe motz-ertainean egoera horretan aurkitu daitezkeen eskualdeko negozio jabeei. Eskualdeko enpresa eta negozio bideragarrietako titularren erretiroak direla eta, negozio horiek ixtea ekidin nahi da, horrek eragingo lituzkeen aberastasun eta enplegu galerak saihesteko.
Proiektuaren helburu nagusia da eskualdeko enpresei negozioen ondorengotzari buruzko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea. Hona hemen ekimenarekin lortu nahi diren helburu zehatzak:
- Jubilazioari dagokion Araudia ezagutzea: erretiro adina, kotizazioak, prestazioak, jubilazio aktiboa eta aurre-jubilazioa.
- Ondorengotza kasuetan kontuan hartu beharreko alderdiak ezagutzea.
- Ondorengotza prozesuak aurrez behar bezala planifikatzeko, kontuan hartu beharreko ezagutzetan sakontzea.
Ekimena bi talde-prestakuntza saiorekin abiatuko da; goizez, 09:30etik aurrera, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Lehenengo saioa 3 ordukoa izango da, urtarrilaren 29an; bigarrena, 4 ordukoa, otsailaren 5ean egingo da.
Prestakuntza saioen ondoren, banakako tutoretza saioak egingo dira, bi fasetan. Lehendabizi, enpresen diagnostiko laburra landuko da, enpresa bakoitzaren ondorengotza-aukerak aztertzeko. Azkenik, lanketa horietatik abiatuta eta banakako aholkularitza bidez, banan-bana ondorengo alderdiak jorratzeko aukera izango da:
- Enpresaren balorazio ekonomikoa
- Enpresaren azterketa juridikoa
- Ondorengotzari buruzko gomendioa
Ekimenean eskualdeko enpresa txikien (0-10 langile) jabeek, edota eskualdatze prozesuren batean murgilduta dauden eskualdeko ekintzaileek parte hartu ahal izango dute.
Argibideak eta izen- ematea:
Informazio gehiago jasotzeko, edota ekimenean izena emateko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun, Aintzane Ruesgas)
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808
Albiste erlazionatuak
Tokiko garapena
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin-behineko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/03/28
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07
- Joseba Sarrionandiak literatura-tailerra emango du Zumaian 2022/09/20