Oroimena lantzeko tailerrak datorren astelehenean hasiko dira
Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Urritik abendura izango dira tailerrak eta bi talde osatu dira aurten ere.
Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta parte hartze aktiboa sustatuz.
Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaile guztiek balorazio oso ona dela eta, programa honekin jarraituko dute.
Zentzu berean, Zumaiako Udalak, adinekoen autonomia sustatu eta mendekotasun egoerak prebenitzeko helburuari begira, programa desberdinak eskaintzen jarraitu eta horiek zabaltzeko borondatea agertu nahi du.
Aurtengoan ere bi talde osatu dira, biak astelehenetan: lehen taldea, 15:30etik 17:00etara; bigarren taldea, 17:10etik aurrera. Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du eta Gizarte Zentroan izango dira (Hogarrean).
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Zaintzaren diagnostikoa egiteko herritarren parte hartzea eskatu dute 2023/09/14
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea irailaren 18an zabalduko da 2023/09/14
- Zumaiarrei deialdia zaintzari buruzko galdetegia betetzeko 2023/07/05
- 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an 2023/06/02