Patxita parkea berritu du Udalak

2023/05/09

Zoladura berria jarri, eta jolas-gunea eraberritu da.

Aita Mari Herri Eskolaren aldameneko plazan dagoen parkea egoera txarrean zegoen. Hori horrela, 2023ko aurrekontuetan txertatutako partida erabilita, Patxita parkea eraberritu du Udalak. Zoladura berria jartzeaz gain, jolas-gunea berritu da. 0 eta 14 urte bitarteko haurrek erabili dezakete espazioa, baina, bereziki, 2 eta 6 urteko haurrei zuzendutako gunea da. 

Egun eraikita dauden haur parkeen egoera hobetzeaz gain, haur parke berri bat egitea da Zumaiako Udalaren asmoa, Mariantonen (Alai auzunea), Patxita parkearen eremutik gertu. Horretarako, Haurren Kontseiluarekin batera egin du lanketa. Adin guztietako haurrentzako espazio handi bat izango da, eta, besteak beste, 250 metro koadroko estalpea izango du guneak. Ondobidean, 2023 amaieran edo 2024 hasieran hasiko dira parke berria prestatzeko lanak.