Pilak biltzeko 70 edukiontzi berri jarriko ditu Udal Elkarteak eskualdean
Urola Kostako Udal Elkarteak pilak jasotzeko edukiontzi berriak jarriko ditu eskualdean. Guztira, 70 edukiontzi berri jarriko dira Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian.
Gaikako bilketaren baitan, garrantzitsua da pilak egoki kudeatzea. Izan ere, pilak birziklatuta eragin kutsagarriak saihesten dira eta metalak berreskuratu daitezke.
Oraindik orain, herritar askok botatzen dituzte pilak errefusaren edukiontzietara. Eta pilak behar bezala ez bereizteak ingurumen-ondorio kaltegarriak dakartza. Denbora batera, pilek babes-karkasa galtzen dute eta matelak isurtzen dira. Metal horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. Adibidez, merkuriozko botoi-pila batek 6.000 litro ur kutsa ditzake eta alkalinozko pilak 167.000 litro inguru. Kutsadura prozesu hori 500 urtetara irits daiteke. Hala, ingurumenean ez ezik, sailkatu gabe jasotako pilek herritarren osasunean ere eragin dezakete.
Ondorioz, garrantzitsua da, gainerako hondakin-gaiak bezalaxe, pilak ere egoki bereiztea; birziklatze plantara sailkatuta eraman eta behar bezala birziklatzeko.
Albiste erlazionatuak
Hondakinak
- Aldaketak hondakinen edukiontzi-gunetan, Frantziako Tourra dela-eta 2023/06/26
- San Jose kaleko edukiontzi guztiak Foruen plazan egongo dira bihartik aurrera 2022/11/10
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13
- Kendu egingo dira Bidasoa kaleko 3. atari parean kokatutako edukiontziak 2022/06/14
Urola Kostako Udal elkartea
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07
- Joseba Sarrionandiak literatura-tailerra emango du Zumaian 2022/09/20
- Irekita dago Hazilan programarako izen-ematea 2022/08/30
- Birziklapen Etxola Eusebio Gurrutxaga plazan dago berriro ere 2022/07/13