Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Lehen deialdia uztailaren 3tik abuztuaren 4ra egongo da zabalik; bigarren deialdia irailaren 11tik urriaren 13ra.
Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko dirulaguntzen berri eman du, eta lehen deialdian uztailaren 3tik abuztuaren 4ra bitartean eskatu ahal izango dira urritik ekainera arteko ikastaroak laguntzeko. Dirulaguntzen onuradun helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak, barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Zumaian erroldatuta egotea
-
Gutxienez, % 80ko asistentzia egiaztatzea
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan. Gainerako ikasleei gehienez % 75 ordainduko zaie.
2022/2023 ikasturtean HABEren mailaren bat ikasi eta maila hori gainditzen edo egiaztatzen duten ikasleek HABEk 2023. urtean egin duen dirulaguntzetarako deialdian parte hartu beharko dute; izan ere, A1-A2-B1-B2 maila ikasi eta egiaztatu dutenei –azterketa bidez edo euskaltegian atalasearen gaineko B mailako proba gaindituta– HABEren laguntza dagokie hasiera batean, ez Udalarena. Nolanahi ere, zerbaitegatik HABErena jasoko ez balute, bigarren deialdian Udalarena eskatzeko aukera izango dute.
> Oinarriak
* Iaz B1 eta B2 atalasearen gaineko proba gainditu (azterketa ez) eta 2022ko deialdian HABEren laguntza jaso zutenek ezingo dute aurten maila bereko azterketa gainditzeagatik laguntza eskatu. Kasu horietan Udalaren laguntza osorik jasotzeko eskubidea izango dute.
C1 maila ikasi eta gainditu dutenei dagokienez, HABEren aldetik 150 € jasoko dituzte 1992 edo aurretik jaiotakoek, eta Zumaiako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da. 1993an edo ondoren jaiotakoentzat, berriz, 700 €-ra bitarteko laguntzak emango ditu HABEk, eta Udalak ez die laguntzarik emango, hasiera batean.
C2 maila ikasi eta gainditu dutenei dagokienez, HABEren aldetik 100 € jasotzeko eskubidea izango dute, eta kasu horretan ere Zumaiako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da.
HABEren laguntzak lehen deialdian eskatzeko epea zabalik dago jada, eta abuztuaren 4an amaituko da; azken 2 ikasturteetako gastuak aintzat hartzen dituztenez, iazko Udalarena osatzeko aukera dute ikasleek, baldin % 100 jaso ez bazuten. Bigarren deialdi bat ere egingo dute, irailaren 7tik urriaren 6ra bitartean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea beteta
-
Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
-
Asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.
-
Hirugarrenen alta emateko agiria (baldin eta aurrez aurkeztu ez bada edota aurreko kontua aldatu bada)
-
HABEren dirulaguntzen 2023ko deialdian eskaera aurkeztu izanaren agiria (maila egiaztatu edo dagokion atalasea gainditu duten ikasleek bakarrik).
Eskaerak udaletxean Herritarren Arretarako Zerbitzuan aurkez daitezke edota telematikoki www.zumaia.eus guneko egoitza elektronikoan.
Udalak gehienez 600 € ordainduko ditu urritik ekainerako ikastaroetan, eta gehienez 200 € uztailetik irailera bitartekoetan. Udako ikastaro horietarako bigarren deialdian laguntzak eskatzeko epea irailaren 11tik urriaren 13ra bitartekoa izango da.
Deialdia osorik eta agiri guztiak Udalaren DIRULAGUNTZAK atalean daude. Zalantzak argitzeko, interesdunak Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan (943865025-109 edo euskaratxanpan@zumaia.eus).
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaian Euskaraldia dinamizatzeko langile baten bila 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- 2024ko Euskararen Eguneko adierazpena: 'Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko' 2024/12/03
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
Dirulaguntzak
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2024/09/06