TAO sistemari buruzko inkesta betetzeko eta mahai tekniko-politikoan izena emateko epea ostiralean amaituko da
Udaletxean bertan zein partaidetza.zumaia.eus webgunearen bidez bete daiteke inkesta. Mahai tekniko-politikoan izena emateko ere bide berak erabili ditzakete herritarrek.
Aparkalekuen erregulazio sistema ezarri zenetik erabilitako prozedurari jarraiki, eta martxoko bilera irekietan agindu bezala, sistema birpentsatzeari ekin dio Zumaiako Udalak. Sistema ahalik eta sinple eta erosoena diseinatzeko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea.
Lehen fasean, hiru aukera dituzte herritarrek beren ekarpena egiteko, udaletxean bertan zein partaidetza.zumaia.eus webgunean:
- Inkesta betetzea
- Ekarpen irekia egitea
- Mahai tekniko-politikoan partehartzea
Mahai tekniko-politikoan parte hartzeko izen-ematea eta galdetegia betetzeko epea azaroaren 6ra arte egongo da zabalik, eta prozesua martxora arte luzatuko da. Herritar orok prozesuaren jarraipena egin eta parte hartu ahal izango du partaidetza.zumaia.eus webgune berriaren bidez.
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03