Terrazen ordenantzari buruzko saioetako aktei ekarpenak egiteko tartea ireki du Udalak
Zumaiako merkatariekin eta ostalariekin bi eztabaida-saio egin dituzte udaleko ordezkari eta teknikariek. Dokumentua behin betiko onartu aurretik, aktei ekarpenak egiteko tartea ireki du Udalak.
Zumaiako Udala Zumaiako jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola okupatu arautzen duen ordenantza berria lantzen ari da.
Ordenantzaren idazketan merkatari eta ostalari guztien beharrak eta esperientziak ezagutzeak duen garrantziaz ohartuta, Zumaiako udal ordezkari eta teknikariak sektore horretako langileekin bildu dira azken asteetan. Ordenantzaren zirriborroa lantzeaz gain, ekarpenak jasotzeko balio izan dute saio horiek.
Saio horietan jasotako ekarpenekin osatutako aktak behin betiko itxi aurretik, Zumaiako Udalaren izenean merkatari eta ostalariei aktari ekarpenak egiteko deia luzatu dute. Era berean, ekarpenak jaso ondoren, udal ordezkari eta teknikariak bi sektoreetako langileekin berriz bilduko dira, ordenantzaren dokumentua nola geldituko den azaltzeko. Bilera hori baino lehen beste saio bat beharrezkoa dela ulertuz gero, arduradunekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
Udal teknikariak merkatari eta ostalari guztiekin harremanetan jartzeko ahalegina egin dute, baina denda edo establezimendu bati Udalaren izenean posta elektroniko bidez mezurik iritsi ez bazaio, Turismo Bulegoarekin harremanetan jartzeko eskatu dute: 943143396 telefonoan edo turismoa@zumaia.eus bidez.
Saioetako aktak:
Albiste erlazionatuak
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05



