'Tomaxen abenturak' haur antzerkirako gonbidapenak bihartik aurrera eskuragarri
Antzerkia igande honetan izango da, Zumaiena ikastetxeko patioan. Patioa itxita egongo da 17:00etatik aurrera, prestaketa lanengatik.
Tomaxen abenturen baitan "Adi, grabatzen, ekin!" ikuskizuna eskainiko dute igande honetan (ekainak 20), 18:30ean Zumaiena ikastetxeko patioan. Tomaxen eta Muxiren abenturak ezagutuko dituzte Zumaiako haurrek. Muxiri zinema asko gustatzen zaio. Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du. Hasteko Erdi Aroko eszena bat. Gero abentura bat mendian. Eta bukatzeko Piraten istorioa. Umore, kantu, joko eta ikusleen parte-hartze zuzenarekin.
Gonbidapenak bihartik aurrera (ekainak 19, larunbata) eskuratu ahal izango dira, Turismo Bulegoan. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Emankizuna dela-eta, Zumaienako patioa itxita egongo da 17:00etatik aurrera.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



