Trafiko aldaketak egongo dira San Jose kalean uztailaren 20ra arte, igogailuaren obrek eraginda

2019/07/02

San Jose kalean eraikitzen ari diren igogailuaren obrengatik trafiko aldaketak izango dira hurrengo asteetan. Odietatik Ubillos jauregira doan bidea itxita egongo da autoentzat eta oinezkoentzat, uztailaren 2tik uztailaren 20ra arte.

Lanek irauten duten bitartean, autoek San Juan egoitzaren atzeko bidea hartu beharko dute. Oinezkoek, Odietaren beheko aldetik Ubillosera doan bidea erabili ahal izango dute (bide hau autoentzat itxita egongo da). Obrek, igogailua eraikitzen ari den kaleko aparkalekuengan ere eragina izango dute.