TRAFIKO MOZKETA ESPAINIAKO TXIRRINDULARI ITZULIA DELA ETA
Irailaren 2an 13. Etapa igaroko da Zumaiatik eta ondorioz, herriko irteerak itxita egongo dira 13:00-14:15 bitartean.
Lasterketa Bilbon hasi eta Urdazubi Dantxarinean amaituko da eta txirrindulari itzulia 14:00 inguruan igaroko da Zumaiatik. Segurtasuna dela eta, errepidea 13:00etan itxiko da eta halaxe mantenduko da 14:15ak arte. Mozketa honek ez du eraginik izango herri barruan eta soilik Estazioko biribilgunea eta Narrondorako norantzan aurkitzen den beste biribilguneko irteerak itxiko dira.
Etapako informazioa zehatza hurrengo helbidean topatu ahal izango duzue:
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



