Txandakako trafikoa ezarriko Ardantzabiden urriaren 13an eta 14an
Asfaltatze lanak egingo dituzte errepidean. Lanek irauten duten bitartean ibilgailua beharrezko eginkizuneratarako soilik erabiltzea eskatzen du Udalak.
Ardantzabideko urbanizazio proiektuaren baitan aurreikusten zen eskuhartzea egiten ari dira azken egunotan. Martxoaren 8a plaza ingurutik hasi eta Ardantzabide kalearen hasieran dagoen plazatxoaren arteko gunean oinezkoak lehenesteko, errepidea espaloiaren mailara igo, eta asfalto inprimatu erako zoladura jarriko da bertan.
Lanak modu egokian egiteko, urriaren 13an eta 14an txandakako trafikoa ezarriko da Ardantzabideko errepidean. Denbora tarte horretan ibilgailuak beharrezo eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak Ardantzabideko bizilagunei.
Hurrengo astean ere, urriaren 18tik 22ra bitartean, txandakako trafikoa ezarriko da tarteka, zoladura hori inprimatzeko lanak egiteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- TAOren udako aldia ostiral honetan amaituko da 2023/09/14
- Lurraldebusen autobusak Txomin Agirre kaira sartzen hasiko dira berriro, astelehenetik aurrera 2023/09/07
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko astelehenetik aurrera, uda sasoi guztian 2023/06/24
- Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira ekainaren 27an (asteartea), Komentuko obrak direla-eta 2023/06/23