Txandakako trafikoa ezarriko da Zubiberrian (N-634 errepidea), Ibedrolaren obra batzuk tarteko

2025/09/12

Datorren astelehenetik aurrera (irailak 15), N-634 errepideko errei bat itxita egongo da 20 egunez, zubiaren alde batetik besterako gunean. Txandakako trafikoa ezarriko da semaforo bidez, eta horrek auto-ilarak sortuko ditu.

Datozen asteotan Iberdrolak zenbait lan egingo ditu Zumaian, Torreagako garapen urbanistikoari lotuta. Urola ibaiaren gainean dagoen tentsio handiko linea elektrikoa eta hari eusten dioten hiru dorreak kendu egingo dituzte. Horren ordez, lurrazpiko linea berria jarriko dute, eta hark elikatuko du Torreagan eraikiko den transformazio zentro berria.

Lan horiek egiteko, lehen pauso moduan, kondukzio berria kokatu beharko dute Zubiberrian. Horregatik, astelehenetik (irailak 15) aurrera, N-634 errepideko errai bat moztuta egongo da 20 egunez, irailaren amaierara arte. Foru Aldundiaren Bide Azpiegitura Sailaren eskakizunez, lanek bidegorria ere ukituko dute une batzuetan, eta errai baten mozketan Zubiberriaren guneari bakarrik eragingo dio. trafikoaren mozketa soilik zubian egingo da.

Denbora tarte honetan txandakako trafikoa ezarriko da semaforo bidez. Horrek auto-ilarak sortzea eragingo du, bereziki lanera joan-etorrietako ordutegietan. Zumaiako Udalak ulermena eta pazientzia eskatu die herritarrei eragozpen horien aurrean, eta bidaiak planifikatzerako orduak atzerapen posibleak kontutan hartzea eskatzen die.