Txomin Agirre kaiko autobus geltokiak kenduko dira ekainaren 25etik irailaren 11ra
Uda sasoian herrigunean sortu daitezkeen trafiko pilaketa eta eragozpenak saihestu nahi dira. Irailaren 11ra bitartean Patxita Etxezarretako geltokiak erabili beharko dira.
Ekainaren 25etik irailaren 11ra Txomin Agirre kaiko autobus geltokiak kenduko dira, uda sasoian herrigunean egon daitezkeen trafiko pilaketa eta eragozpenak saihesteko. Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan soilik egingo dituzte geldialdiak.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



