Txomin Agirreko autobus geltokia kenduko da uztailaren 5etik abuztuaren 29era arte
Uda sasoian autobusek ez dute Txomin Agirreko geltokian geldialdirik egingo. Abuztuaren 29ra bitartean Patxita Etxezarretako geltokiak erabili beharko dira.
Uztailaren 5etik abuztuaren 29era Txomin Agirre kaiko autobus geltokia ez da erabilgarri egongo, uda sasoian egon daitezkeen trafiko eragozpenak saihesteko. Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak aldi honetan.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



